2010/11/04

Vicente Ferrer

Vicente Ferrer filantropo kataluniarra zen, txirotasunean bizi zirenak laguntzen konprometitua.

1952an Indiara joan zen misiolari, baina herrialdetik bota egin zuten. 1969an Indira Gandhik Indiara itzultzeko eskatu zionean Anantapurrera joan zen eta bertan geratu zen hil zen unera arte.

1970ean Jesusen Lagundia utzi egin zuen Anne Perry kazetari ingelesarekin ezkontzeko eta Rural Development Trust (RDT, Landa-eremuen Garapenerako Funtsa) erakundea sortu zuen. Hiru seme-alaba zituen. Indiako nekazarien sinpatia irabazi zuen, baina ez buruzagi-klase, politikari-klase eta ekonomia-klaseen artean, Vicenteren lana euren interesetarako mehatxagarria ikusten zutelako. Hala ere Indira Gandhiren babesa eta laguntza jaso zuen eta bere proiektuekin aurrera jarraitu ahal izan zuen.



1996an bere izena daraman Vicente Ferrer Fundazioa abian jarri zuen eta honen bitartez ekintza guztiak zuzentzen zituen, batez ere Anantapurreko klase txiroei zuzendutakoak. Fundazioarekin, besteak beste, hiru ospitale, IHESaren ospitale bat, jaiotze-kontrol zentro bat, 14 baserri-klinika, 1.696 eskola, 30.000 etxebizitza inguru eraiki eta 2,7 milioi zuhaitz landatu zituen, pertsona askori laguntza garrantzitsua eskainiz.

2009ko martxoaren 20an ospitaleratu zuten Anantapurreko ospitalean (Andhra Pradesh estatuan) garun-istripu baskular baten ondorioz. Hiru hilabete geroago zendu zen arnas-arazoen ondorioz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario